Ehunkiak jasotzeko edukiontzia jarriko du Emausek Enpresagintza fakultatean

2022/02/17
Card image cap
MU eraikin barruan jarriko da edukiontzia, esperientzia pilotu moduan

  Birziklatzeko arropa eta ehunkien biltze puntuak espazio pribatuetara zabaldu asmo ditu Emaus fundazioak. Ekimenarekin bat egin duten hainbat enpresa eta zentrotan edukiontziak jarriko ditu, proba moduan, tartean, Mondragon Unibertsitateko Oñati eta Irungo kanpusetan. Astean izan dira Emauseko ordezkariak Enpresagintza fakultatean, edukiontzia jartzeko leku egokia aukeratu eta neurriak hartzen.

  Ehunkiak jasotzeko edukiontzi kopurua handitu eta erabiltzaileengana hurbiltzea da helburua, birziklatzeko material gehiago eskuratzeko. Izan ere, Euskadin dauden kaleko edukiontzietan atzera utzi dugun arroparen % 24a bakarrik jasotzen baita, eta batzen den horren % 14a berrerabil daiteke, soilik. Gipuzkoar bakoitzak zaborretara lau kilo eta erdi ehunki botatzen ditu urtean, bataz beste. Kopuru horiek irauli nahi ditu Emaus fundazioak edukiontzi gehiago jarriz, lantoki eta ikasketa lekuetan. Oñatin, kalean daudenez gain, beste bat jarriko da laster Enpresagintza fakultateko sarreran.

  Mondragon Unibertsitatearen antzera, Irizarrek, Gureak taldeak eta Mendibil merkatal guneak bat egin dute Emaus fundazioaren ekimen berri honekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!