Oñatiko udala

Eguzki plakak jarri dira Zubillaga-Oñati hiltegian

2024/01/15
Card image cap
Instalazio fotovoltaikoak autosufizientzia energetikoa ahalbideratuko dio abere hiltegiari

  Mugarri garrantzitsutzat kalifikatu dute arduradunek Zubillaga-Oñati hiltegi eta zatitze zerbitzuan egin berri duten instalazioa, ingurumena zaintzeko duten filosofiarekin guztiz bat datorrela azpimarratuta. Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak eraldaketa prozesuan murgilduta jarraitzen du, eta honi erantzunez instalatu dira eguzki plakak bertako teilatuan. Eraikinaren lau gune aprobetxatu dira plakak jartzeko.

  Instalazio berri honek energetikoki bere beharrak betetzeko aukera emango dio erakundeari, hau da, autosufiziente izateko aukera. Baina horretan ez da amaituko Zubillagako hiltegian egingo diren hobekuntza lanak eta ingurumena zaintzeko inbertsioak, etorkizunera begira, uraren berrerabilpena ahalbideratuko dien sistema instalatzea aurreikusten baitute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!