Oñatiko udala

Eguerdian ireki dira ETEO eraikin zaharrean musika entsegu lokalak egokitzeko lizitaziora aurkeztu diren enpresen B kartazalak

2015/03/30
Card image cap
Prozesuan, 11 enpresen eskaintzak onartu dira

  Berez, 12 enpresa aurkeztu ziren baina bat prozesutik kanpo utzi da ez baitzuen baldintzetan eskatutako gaitasuna egiaztatu.

  Eguerdiko 13.00tan ireki dira B kartazaletan balioespen irizpideei erreferentzia egiten dieten agiriak jasotzen dira. Hau da, udalak finkatutako berme epea luzatzea, lanera adskribatutako pertsonal eta baliabideak eta bestelako hobekuntza proposamenak.

  Eskaintza ekonomikoa izango da ETEO eraikineko erdi sotoa zaharberritu eta musika entsegu lokaletarako espazioa egokitzeko lanak esleitzerakoan irizpide nagusia. Gehienera lortu daitezkeen 100 puntuetatik 80 proposamen merkeenak jasoko baititu. Baina gaur ezagutu diren beste aldagai eta hobekuntza proposamenek puntu berdinketa apurtu dezakete.

  ELTZIA proiektuaren baitan musika entsegu-lokalak egokitzeko lanen lehen fase honetan, 30-35 metro karratu inguruko 10 lokal eta 65 metro karratuko gela egokituko dira. Zehaztu zen lizitazio prezioa 379 mila euro gehi BEZa da. Ikusteke dago prozesuan parte hartzen duten enpresek egin dituzten eskaintza ekonomikoak.

  Datozen asteetan esleituko diren lehen faseko lan hauek osatu ondoren, hurrengo fasetan,20 metro karratu inguruko beste hiru entsegu lokal, 50 metroko gela eta grabazio estudioa prestatzea aurre ikusten da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!