Egoera normaldu da Hijos de Juan de Garay enpresan
2022/06/23
Gas ihesa egon da goizean
Otadui zuhaiztiko Hijos de Juan de Garay enpresan gas isurketa izan da goizean. Antza denez, auto batek gas bonbona bat jo du eta horrek gasa isurtzea eragin du. Larrialdietako zerbitzuei abisua emanda, isurketa inguruko gunea jendez hustu da. Suhiltzaileek arketak garbitu dituzte, bertara sartu den gasa lehertu ez zedin.
Une honetan, egoera guztiz normaldu da eta suhiltzaile, udaltzain eta ertzainak enpresatik joan dira jada. Inork ez du minik hartu.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!