Edateko ur garbiaren hoditeria aldatzeko lanak hasi dira Kurtzetxo inguruan.
Ur edangarriaren hornidura hobetzeko lanok Otadui zuhaiztian hasi eta kale zaharretik eta Lizaur kaletik barrena Postetxe ondoraino luzatuko dira. Une honetan, Olalde baserritik Lizaur kaleko zubi parerainoko tartean ari dira lanean Gipuzkoako Urak enpresako langileak eta biharko ur mozketak, inguru horretako eraikinei eragingo die.
Izan ere, oso zaharkituta dagoen edateko ur garbiaren hodia aldatu behar da. Baina hodia kendu ahal izateko, urez hustu behar da eta noski, berria jarri bitartean, inguruko hornidura ziurtatu behar da. Horretxegatik, by-pass edo ordezko sarearekiko behin behineko lotura egingo dute. Lan hauek egiteko hiruzpalau ordu beharko direla aurre ikusten da. Ondorioz, biharko programatu den ur mozketa lau ordukoa izango dela iragarri da.
Bihar goizean, 8.30etatik 12.30etara, Kale zaharreko 31tik 39ra bitarteko bakoiti edo inparretan eta 51tik 67ra bitarteko inparretan ez da urik izango. Mozketak, Lizaur kaleko 7 eta 9 zenbakiei eta Otadui zuhaiztiko 5ari eta Caja Laboral eta Ulma Manutencioneko eraikinei ere eragingo die.
Biharko ur mozketa hori lehena besterik ez da izango ordea. Hoditeria berria sartuta sarera lotu beharko baita. Hori noiz egingo den ala ere, ez digute zehaztu, baina printzipioz ez da aste honetan izango. Gipuzkoako Urak enpresak ur edangarriaren hornidura berritzeko lanak egiten dihardu, Otadui zuhaiztitik Postetxe ondoraino. Lizaur eta Aita Madina kaleek bat egiten duten inguruan, gainera, saneamendu hoditeria zati bat ere aldatuko da. Lanak egiteko hiru hilabeteko epea zehaztu da.
Hasi, Olalde baserritik Lizaur kalerako tartean hasi dira. Bihar, inguru horretako ur edangarriaren hornidura ziurtatzeko by-pass edo behin behineko lotura egingo da eta ondorioz, gogoratu, goizeko 8.30etatik 12.30tara ez dela urik izango: Kale Zaharreko, 31, 33, 35, 37, 39, 51, 53, 55, 57, 59, 61, 63, 65, 67an, Lizaur kaleko 7 eta 9an eta Otadui zuhaiztia 5ean eta "Caja Laboral" eta "Ulma Manutencion" eraikinetan.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!