Oñatiko udala

EAJk herritarrek alderdiarengan jarritako konfiantza eskertu du prentsa ohar bidez

2016/09/27
Card image cap
Konfiantza horri behar bezala erantzuteko lanean jarraituko dutela diote jeltzaleek

  Oñatiko EAJ-PNVk prentsa ohar bidez eskertu du oñatiarrek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiari emandako babesa eta konfiantza. EAJ bozkatu zuten 2349 herritarrei eskerrak emateaz gain, elkarlana eta bizikidetza oinarri izanda lanean jarraituko dutenaren hitza ematen diete.

  Aurrera begira, egin beharreko lana handia dela aitortzen duten jeltzaleek pertsona oinarri hartuta, gizarte babesa, enplegua, gazteria, bizikidetza eta autogobernua, baina erronka horiei erantzuteko lanari gogor ekingo diotela berresten dute. Era berean, Oñatin ere herritarren alde lan egiteko konpromisoari eusten diotela diote Oñati gehiago Euskadi gehiago da zehaztuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!