Oñatiko udala

EAJk Aloña Mendiri aitortza egin dio, elkartearen 75. urteurrenean

2024/03/22
Card image cap
Zaletasuna eta balioak uztartuz egiten duen lan eredugarria txalotu dute jeltzaleek

  EAJren ordezkaritza bat Azkoagaina hurbildu zen asteartean eta Anton Inza eta Javi Azpiazu Aloña Mendiko ordezkariei oroigarri bat eman zieten, 75 urte hauetan elkarteak egindako lana aitortuz. Kirola praktika eta lehiaz haratago doan esparru zabala dela iritzita, herri izaera eta baloreak landu eta sakontzeko aukera ematen duela esan zuen Marijo Etxegoienek Legebiltzarrerako hautagai oñatiarrak. Eta Aloña Mendi elkarteak kirol zaletasuna eta balioak uztartzeko lan eredugarria egiten duela esan zuen.

  Gorka Iturriaga, EAJko kirol arduraduna ere izan zen Azkoagainen eta boluntariotzaren garrantzia azpimarratu zuen. Eta katea eten ez dadin blountario lana sustatu eta indartzen jarraitzeko eskatu zien Aloñako ordezkariei.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!