Donostiako auzitegiak eman berri duen sententziaren arabera Espainiko bandera udaletxeko fatxadan eta pleno aretoan jarri beharko da.

2012/09/19
Udalak, erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko du.

  Gaia orain urtebete pasatxo sortu zen, iazko abuztuaren 8an hain zuzen, Espainako Gobernuaren ordezkariak, Oñatiko Udalari udaletxeko fatxadan estatuko bandera jartzeko legea bete zezan eskatu zionean.
Errekerimendua bete ez zenez, Estatuko Abokatuak helegite kontentziosoa jarri zion Udalari, eta honek zegozkion abokatu eta prokuradoreak bidali zituen.

  Orain, irailaren 3ko dataz Donostiako 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Sententzia eman du. Idatzian, esan bezala, udalak, gobernu ordezkariak eskatutakoa bete beharko du, hau da, legez aginduta dagoen moduan, Espainiako bandera udaletxeko fatxadan modu iraunkorrean jarri beharko du eta eraikinaren barrualdean ere toki preferente batean, konkretuki, osoko bilkuren aretoan. Donostiatik jasotako sententzia honen berri azken tokiko gobernu batzarrean eman zen. 

  Udalak lehen instantzian hartutako erabaki honen kontra helegitea jarriko du. Horrek auzia Bilboko epaitegiaren esku utziko du. Honek gaia noiz aztertuko ote duen zehaztea ez da xamurra baina 2-3 hilabeteren buruan berriak egon daitezke.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!