Doktoradutzari buruzko doako mintegia antolatu du Lege Soziologia Institutuak

2017/11/07
Card image cap
Gaur, 15:00tatik 17:00ra egingo den saioan parte hartzeko izena eman behar da

  Angela Melville Lege Soziologia Institutuko zuzendari zientifiko izandako irakasleak emango du mintegia. Doktoradutza ikasketak izango da bi orduko mintegi labur honen ardatza eta oinarrizko galdera batzuei erantzuten saiatuko da: zergatik egin doktoradutza ikasketak, maila honetako ikasketetarako dauden beka eta diru laguntzak non eta nola eskuratu, herrialde ezberdinetako doktoradutza programen arteko aldeak edota nola idatzi doktoradutza proposamen edo txosten bat.

  Mintegia ikuspegi praktiko batetik bideratuko da, doktoradutza egin edo ez zalantzan daudenentzat, edo bide horretan lehen urratsak ematen ari direnentzat argibide izan asmoz. Zentzu horretan, mintegia, partaideen eztabaida informal giroan osatu asmo da.

   Mintegia doktoradutza ikasketak egin asmo dituztenei zuzenduta dago nagusiki beren ikasketa arloa edozein delarik ere. Guztiz irekia da eta interesa duten herritarrek ere parte hartu dezakete. Aurrez dena den, izena eman behar da Lege Soziologia Institutura deitu eta Susana Arreserekin berba eginez. Mintegia gaur bertan, 15:00tatik 17:00tara egingo da Antixena Jauregian, nazioarteko institutuaren egoitzan, alegia. Orain arte 22 lagunek eman dute izena, tartean, hainbat oñatiarrek.

  Pasa den ostegunean, beste saio ireki bat eman zuen Angela Melville irakasleak. Orduan, ikerketa lanetarako elkarrizketen metodologia izeneko mintegia egin zuen, modu praktiko batean hura ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!