Oñatiko udala

"Dendatu" saltokietarako autodiagnostiko-erreminta aurkeztu da Santa Anan

2022/11/16
Card image cap
Ekonomia zirkularreko irizpideetan dendaren egoera ezagutu eta hobetzeko gomendioak ematen ditu

  Dendatu ekimenaren helburua da saltokien posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzea etorkizun jasangarri baten aurrean. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Dendatu izeneko autodiagnostikorako tresna aurkeztu dute Santa Ana aretoan, eguerdian. Karmelo Guridi Sozioekonomiako zinegotziak, Enrique Ramos Obra Hidraulikoetako zuzendariak, Gipuzkoako Merkataritza Federazioko eta Txandako ordezkariek eta tresna hau ezartzeaz arduratzen den Sinnple enpresako Maria Rodriguezek hartu dute parte ekitaldian.

  Gipuzkoako dendariei esakintzen zaien tresna metodologikoa Naturklima webgunean dago eskuragarri, eta autodiagnostiko formatuan bete daiteke, 15 minututan. Horri esker, Gipuzkoako edozein dendak diagnostiko bat izango du, irizpide zirkularretan nola kokatuta dagoen eta Garapen Jasangarriko Helburuak nola betetzen dituen jakiteko. Saltokiko hondakinen kudeaketa, bilgarriak, argiaren faktura, aireztapena, produktuen trazabilitatea edota hornitzaileen arloetan GJHak noraino betetzen dituen ezagutuko du eta hobetzeko hainbat gomendio jasoko ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!