Debagoieneko ortuen lehiaketa antolatu du Mankomunitateko Turismo departamentuak

2021/06/14
Card image cap
Aretxabaletako tomatea landatzea bereziki baloratuko da

  Irailean egingo den Aretxabaletako Tomatearen Astearen baitan kokatzen da ekimena. Aurreko urteetan Aretxabaletako ortuetara mugatu da baina eskualdera zabaldu eta Debagoienako ortuen arteko lehiaketa bihurtzea erabaki dute Mankomunitateko Turismo departamentuak eta Aretxabaletako udalak. Hala, ortuen lehiaketa honetan Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatiko ortuek parte hartu ahal izango dute.

  Baratze-adituek eta Aretxabaletako udalak izendatutako pertsonek osatuko dute epai-mahaia eta besteak beste baloratuko da, simaurketa edo lurraren ongarritze biologikoa, lurra ondo landuta egotea eta Aretxabaletako tomatearen landareak izatea. Laborantza tradizionalera gehien gerturatzen diren ortuak bereziki baloratuko direla ere zehazten da lehiaketa oinarrietan, eta pozoiak erabiltzeak puntuak kenduko dituela ere aipatzen da.

  Debagoieneko ortuen lehiaketarako deialdia orain egin bada ere, parte hartzeko izen-emate epea luzea da, abuztuaren 5a artekoa. Izena, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean eman liteke edo bestela mankomunitatean, posta elektronikoz mezua bidalita honako helbidera: infoturismo@debagoiena.eus

  Sari bakarra izango da, orturako tresneria edota osagarriak erosteko 150 euroko txartela. Sari-emate ekitaldia irailaren 12an izango da, Aretxabaletako tomatearen ingurun Aretxabaletan bertan egingo den azoka berezian.
Aretxabaletako Tomatearen Astea irailaren 6tik 12ra egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!