Debagoieneko Mankomunitateak, etxeko konpostaren jarraipena egingo du.
Debagoieneko Mankomunitateak, azken 7 urteetan banatu dituen konpostagailuen egungo egoera ezagutu nahi du. Horretarako auto-konpostaren jarraipenaren gaineko kanpaina abiatu du.
Helburua, esan bezala, eskualdeko baserri eta etxe askotan egiten den konpostaren egoeraren eta konpostagailuen funtzionamenduaren datu bilketa eta balorazioa egitea da. Jarraipen kanpaina hau “Vermican” izeneko enpresak egingo du.
Jarraipen kanpaina, herriz herri egingo. Oñatin, Antzuolan eta Bergaran hasiko da eta ondoren, eskualdeko gainontzeko herrietara zabalduko da.
kanpainari ekiteko, lehen lehenik, mankomunitatearen konpostagailua jaso zuten lagunei telefonoz deituko zaie kanpainaren berri eman eta zita egiteko. Ondoren bisitak egingo dituzte, konpostagailuen funtzionamendua eta egoeraren inguruko datuak jasoz.
Jarraipen kanpaina honetan, 2005etik 2012ra bitartean egin ziren zabalpen kanpaina ezberdinetan banatutako konpostagailuak ikuskatuko dira. Partikularren batek bere kontura jarritakoa ere erregistratu nahi badu, horretarako aukera izango du udaletxera deituz eta bere datuak emanez. Hala, jarraipen kanpaina honetan ere parte hartuko du. Kontu egin behar da udalak, auto-konposta egiten dutenei hobaria aplikatuko diela zaborren tasan. Baina horretarako, konposta nork egiten duen jakin behar da. Datu horiek eguneratzea da datozen asteotan Mankomunitateak abiatuko duen jarraipen kanpaina honen xede nagusia.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!