Oñatiko udala

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta langabetuei zuzendutako 5 ikastaro eta gazteentzat propio beste programa berezi bat martxan jarriko dira.

2013/03/11
Parte hartzeko izen ematea gaur ireki da.

  Langabetuei orokorrean zuzendutako formazio ikastaroak 5 izango dira: bizikleta elektrikoen mantenua, energia berriztagarrien eraginkortasuna, eraikuntza arloko programa informatikoak, sukaldari laguntzaile eta neuroendekapenezko gaitzen zaintza. Ikastaro guzti hauek, 98 ordukoak izango dira eta bakoitzean, gehienera, 12 ikasle onartuko dira. Apirilean, Aste Santuaren bueltan hasiko dira baina parte hartzeko izen ematea gaur bertan ireki da. Interesa duenak, izena, udaleko enplegu zerbitzuan, bidebarrieta kaleko 12an eman dezake.  Izen emate epea, hilaren 27an amaituko da.

  Izen emate epe berbera dauka baita ere, martxoaren 11tik 27ra hain zuzen, “gazteak prest lanerako Debagoienean” izeneko programak. Langabezian dauden gazteei propio zuzendutako egitasmo honek formazioa eta plaktika uztartzen du. Ikasleek, 360 ordu teoriko izango dituzte eta 3 hilabeteko praktikak beteko dituzte eskualdeko udal ezberdinetan mantenu lanak egiten. Izan ere, ikastaroa, eraikinen eta hiri altzarien mantenua eta konponketa izango baita.

  Ikastaro teoriko-praktiko honetan, gehienez, Debagoienako 10 gaztek parte hartu ahal izango dute.
Ikastaro guztiak apirilean hasiko dira, aipatutako lehen bost formazio ikastaroak Aste Santuaren bueltan eta gazteei zuzendutako ikastaro teoriko-praktikoa berriz, apirilean hasiko da baita ere, baina hilabetea aurrera doala.

  Baina parte hartzeko, aurrez izena eman behar da eta horretarako epea, gaur bertan ireki da kasu guztietan. Izena, Mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan eman daiteke edota, hemen, Oñatin bertan, udaleko enplegu zerbitzuan: Bidebarrieta kaleko 12an. Argibideetarako ere, udal enplegu zerbitzura joan daiteke edo bertara telefonoz deitu: 943. 037700 zenbakira eta Jesus Mari Ugarterekin berba eginda.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!