Oñatiko udala

Debagoieneko Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die eskualdeko 195 neska-mutikori

2022/09/07
Card image cap
Udaletako gizarte zerbitzuekin elkarlanean gauzatzen da ekimena

  Debagoienean zaurgarritasun egoeran dauden 195 ikasleri eman zaie eskola-materiala. Iaz baino 21 laguntza eskaera gehiago jaso ditu Gurutze Gorriak eta 2018an ekimen solidario hau abian jarri zuenetik eskualdeko 1.000 ikaslek baino gehiagok jaso dute garapen akademikorako laguntza hau. Prestatu diren lote guztiek motxila, margoak, boligrafoak, gomak eta koadernoak dituzte, besteak beste. Materiala gertatzeko orduan haurren adina eta ikasturtea hartzen dira kontuan.

  Ekimena Debagoieneko gizarte zerbitzuen eta Gurutze Gorriaren elkarlanaren emaitza da. Laguntza jaso ahal izateko familia eskatzaileak Debagoienean bizi eta kalteberatasun-egoera aitortua izan behar du, udaleko gizarte-zerbitzuek artatuta, eta seme alabak lehen edo bigarren hezkuntzan matrikulatuta izan behar du.

  Banatu den eskola-materiala Debagoieneko Gurutze Gorriak erosi du, ekarpen ekonomiko partikularrei, bazkideen konpromisoari eta uztaileko Urrearen Zozketaren diru-bilketari esker. Eskualdeko hainbat enpresek ere lagundu dute. Guztiei eskerrak eman nahi dizkie Gurutze Gorriak eta baita  materiala prestatu eta banaketan zuzenean parte hartu duten 15 boluntarioei ere.

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!