Oñatiko udala

Debagoieneko Gurutze Gorriak ate ireki jardunaldia egingo du igandean

2022/05/10
Card image cap
Lehen aldia da Elorregiko instalazioetan halakorik egiten dutela

  Debagoieneko Gurutze Gorriak ate irekien jardunaldia antolatuko du igande goizerako Elorregi auzoko bere instalazioetan, eskualdeko bizilagunei erakundearen jarduera eta lana hurbiltzeko asmoz.

  Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, ate irekien jardunaldiei ekingo zaie berriro. Herririk herri egin izan dituzte halakoak baina lehenengoko aldia izango da San Prudentzioko instalazioak erakutsiko dituztela. Ekitaldiaren helburua Gurutze Gorriak Debagoienean dituen proiektuak, baliabide materialak eta giza baliabideak ezagutaraztea da. Gainera, jarduerak egingo dira familia osoak parte har dezan, hala nola desfibriladore bat erabiltzen eta maneiatzen eta bihotz-birika bizkortze maniobra egiten erakutsiko da, anbulantzia baten barrualdea ezagutu ahal izango da eta, txikienentzako, jolasak eta jarduerak izango dira. Sanprubusaren laguntza ere izango du Gurutze Gorriak igandean, bertako pintxoak dastatzera emango baitira.

  Eskualdeko Gurutze Gorriak gonbidapena luzatu nahi die beren ekarpenekin laguntzen duten bazkide guztiei, instalazioak eta Debagoieneko giza taldea ezagutzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!