Oñatiko udala

Debagoieneko bost udalek, argiteria publikoa hobetzeko Energia Ministerioaren IDAEren mailegua jasoko dute

2016/05/24
Card image cap
Eskaera Mankomunitatearen bitartez egin zen eta lanak ere, erakunde honek bideratuko ditu

  Argi eta garbi izeneko proiektuaren bitartez, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñatin, 2.870 argi puntutan led argiztatze sistema ezarriko da. Horrela, argi kontsumoa %71 gutxitu eta argi instalazioek emititzen duten CO2 isurketak %68 murriztuko da.

  Oñatin, 119 argi puntu berrituko dira: hilerritik Torreauzorako ibilbidean  eta bertatik Munazategiko industrialdera dauden farolak egokituko dira.  Farola hauek 2009an jarri ziren baina gutxiago kontsumitzen duten luminariengatik aldatuko dira. Horretarako Oñatiko Udalak, 71.000 euroko aurrekontua aurkeztu eta beste horrenbesteko mailegua eskatu zuen. Guztira ordea 1.700.000 euro pasatxoko mailegua jasoko du Mankomunitateak. Hamar urterako mailegua izango da baina interesik gabe. Lehengo urtea kenduta, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko Udalek urtero ordainduko diote euren inbertsioari dagokion kuota Mankomunitateari.

  Oñati da Mankomunitatearen bitartekaritzaz IDAE erakundeari diru gutxien eskatu dion Udala, Aretxabaletak 245.000, Eskoriatzak, 405.000, Bergarak 450.000 eta Arrasatek 549.000 € eskatu baitiote. 7-8 urteko epean egindako argi kontsumoaren aurrezkiarekin, inbertsioa ordaintzea espero dute Udalek. Uztailerako proiektua gauzatzeko horniduren kontraturako baldintza pleguak onartuko da eta ondoren IDAErekin kontratua sinatuko du Mankomunitateak. Egokitzapen lanak egiteko 12 hilabeteko epea aurre ikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!