Debagoieneko Antzerki Plataformak dirulguntza jasoko du Next Generation funtsetik

2023/01/31
Card image cap
Gipuzkoako landa eremuetan kultur eskaintza handitzeko saritu diren hiru proiektuetako bat da

  Gipuzkoak, guztira, 216.000 euro jasoko ditu Next Generation funtsetatik landa eremuetan kultur eskaintza handitzeko. Orain, laguntzaren erdia, hautatutako hiru proposamenek jasoko dute: Debagoieneko Antzerki Plataformak, Gabiria, Zerain eta Ezkio-Itsason gauzatuko den Barne Begiradak egitasmoak eta Goierriko hainbat herri txikitan eskainiko diren kontzertuz osatuko den Emakumea eta euskal musika egitasmoak.

  Debagoienako Antzerki Plataforma eskualde mailako kultur proiektua da, dakizuenez, eta euskarazko antzerkia eta arte eszenikoak sortu, sendotu eta biltzea du helburu. Berriki, Elgetan sormen egonaldietarako deialdia ireki du eta horretara bideratuko du Next Generation funtsetik jasoko duen dirulaguntza. Horretara eta harremanak eta sinergiak sustatzeko helburuz Elgetan eta Antzuolan egingo diren topaketetara.

  DAPek egitasmo ugari dituela baina batzuetan horiek gauzatzeko nahikoa babes ekonomikorik ez duela esan zuen Plataformako kide Josu Zubiak atzoko aurkezpenean. Europar fondoetatik etorritako diruak bultzada garrantzitsua emango die Plataformaren egitasmoei eta elkarteari berari, eta Debagoienean egiten diharduen lanari, aitortza egin dio Gipuzkoako Aldundiak, hautatutako proiektua izan den aldetik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!