Oñatiko udala

Debagoienako bost udalerritan, argiteria publikoan LED teknologiako argiak eta ekipamenduak hornitu eta instalatzeko lizitazioa abian du Mankomunitateak.

2016/09/13
Card image cap
Lanak, Energia Ministerioaren IDAEren maileguaz egingo dira.

 Proiektu honen bitartez, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñatin, 2.870 argi puntutan LED argiztatze sistema ezarriko da. Horrela,  argi kontsumoa %71 gutxitu eta argi instalazioek emititzen duten CO2 isurketak %68 murriztuko da.

Oñatin, konkretuki, 119 argi puntu berrituko dira: hilerritik Torreauzorako ibilbidean  eta bertatik Munazategiko industrialdera arte dauden farolak egokituko dira.  Farola hauek 2009an jarri ziren baina gutxiago kontsumitzen duten luminariengatik aldatuko dira. Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergaran ere kale argiteria hobetzeko lanak egingo dira. Guztiak modu bateratuan eta Mankomunitatearen bitartekaritzaz IDAE erakundearen maileguz egingo dira.

Mankomunitateak, argiak eta ekipamenduak hornitzeko eta instalatzeko lizitazioa abian du. Lanak, 9 hilabeteko epean egin beharko dira eta iragarki eta lizitazio bakarrean esleituko badira ere, loteka banatu dira, udalerri bakoitzean egin beharrekoak zehaztuz.

Interesa duten enpresek, irailaren 30a arteko epea dute beren eskaintza Mankomunitatearen bulegoetan aurkezteko. Lanak esleitzerakoan, eskaintza ekonomikoa bereziki baloratuko da, puntuazio orokorraren % 40a eskuratuz, baina aurkeztutako azterketa luminoteknikoaren kalitateak ere pisu berezia izango du balorazioan, % 30arekin. Berme epea luzatzea eta proposatutako hobekuntzak ere kontutan hartuko dira.

Martxan den lizitazio prozesuaren aurrekontu orokorra, milioi bat eta 421 mila euro da, BEZ kanpo. Horietatik 59.000 euro Oñatin egingo diren lanei dagokie.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!