Datorren astean egingo dira auzokonpost guneen erabiltzaileekin bilerak

Azaroan egitekoak ziren bilerak orain, abenduan, datorren astelehen, astearte eta asteazkenean zehar egingo dira. Auzokonpost gune bakoitzeko erabiltzaileei dagokien bilera eguna eta ordua jakinarazi zaie. Bilerek ordubete inguru iraungo dute, gehienez, hitzorduak halako tarteaz jarri dira, eta asmoa, erabiltzaileen behar, nahi eta proposamenak jasotzea da, azken urteetan egin diren aldaketen egokitasuna baloratzearekin batera.
7 urte dira jada Oñatin auzokonpost guneak martxan jarri zirela. Gora behera ezberdinak izan dira eta zerbitzuari hasieran eman zitzaion jarraipena ere apur bat lasaitu da. Baina udalaren konpromisoak bere horretan jarraitzen du eta zentzu horretan konpostatze prozesua hobetzeko proposamena landu berri du. Lan horren berri eman nahi zaie erabiltzaileei, nola ikusten duten jakin, eta bide batez, euren ideiak eta beharrak jasotzeko. Edozein hobekuntza egiten delarik ere, elkarlanean egin behar dela jakitun baitira udal arduradunak.
185 erabiltzaile daude herriko zonalde ezberdinetan banatutako zazpi auzokonpost guneetan, une honetan. Astelehenean, Bidebarrieta eta San Martingo auzokonpost gunekoekin egingo dira bilerak, asteartean Ugarkalde eta Eltzia inguruan daudenen erabiltzaileekin eta asteazkenean, amaitzeko, San Lorentzo eta Errekaldeko konpost guneetako erabiltzaileekin.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!