D2030eko proiektuetako ordezkariek lan saioa egin dute Arantzazun

2021/07/09
Card image cap
Elkarlan eta konexio aukerak identifikatzeko lanketa abiatu dute

  Debagoiena 2030 ekimenak iazko irailean martxan jarri zituen 13 proiektuetako ordezkariak Arantzazuko Gandiaga topagunean elkartu ziren atzo, proiektuen artean sor daitezkeen elkarlan bideak jorratzeko. 13 proiektu edo prototipo horiek Portfolio deritzona osatzen dute, egungo gizarte erronkei erantzuteko proposamen bat; larrialdi klimatikoari, inklusioari, lanaren etorkizunari edota digitalizazioari erantzuteko proposamen bat.

  Portfolio estrategia honekin hainbat arlotan eragingo duten ekintza eta esku-hartze proposamenak jarri dira martxan, elkarren arteko eragin dinamikan jarduteko. Hain zuzen ere, elkarreraginean dauden askotariko proiektuen bitartez gizarteko erronkei erantzuteko gaitasuna handitzen dela uste baitu D2030ek.

  Elkarren arteko lanketak eta konexioak sustatzeko helburuz burutu zen atzoko topaketa Arantzazun. Goiz osoko saioan, D2030eko prototipo jabeek elkar ezagutzeko aukera izan zuten, baita elkarren arteko elkarlan bideak lantzen hastekoa ere. Guztiek balioan jarri zuten abiatu den elkarlan dinamika, eta etorkizunean proiektuen artean sor daitezkeen lorturak identifikatu zituzten, konexio horiek aberasgarri eta eraldaketaren bidean ezinbesteko izango direla iritzita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!