Oñatiko udala

COVID-19aren eragina eta ondorioei buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute Osasuna eta Eskubideak eta Informa-tu taldeek

2021/03/05
Card image cap
Datozen lau asteartetan hitzaldi bana izango da Santa Ana aretoan

  Covid-19a, osasunaz haratago hitzaldi zikloak bi helburu ditu antolatzaileen hitzetan: egungo pandemia gure bizitzako arlo ezberdinetan izaten ari den eragina aztertzea, eta erremintak eskaintzea herritarrei inpaktu hori ahalik eta egokien eraman ahal izateko. Hitzaldiak asteartetan izango dira, Santa Ana aretoan, 19:00etan.

  Lehenengo saioan (martxoak 9) Alfonso Longo ingeniaria izango da hizlaria; pandemiak eragingo dituen aldaketa sozioekonomiko eta psikosozialez jardungo du. 16an, Nekane Jurado psikologia klinikoan lizeziatuak, reseteo programatuaren diagnostikoa egingo du eta pertsona eta herri gisa garatu eta balioan jar daitezken gaitasunak aztertuko ditu. 23an, Asier Galan biologia molekularrean doktore denak, pandemiaren kudeaketan erabili diren oinarri biomedikoak azalduko ditu. Eta 30ean, azkenik, Raquel Amigok Nola autolagundu eta lagundu Covid garaian hitzaldia emango du.

  Hitzaldiak Santa Ana aretoan izango dira, esan bezala. Aforoa mugatua denez, sarrerak aurrez hartzea gomendatzen da: osasunaetaeskubideak.debagoiena@ protonmail.com / 658 719 089

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!