Oñatiko udala

Covid-19a dela eta udalak hartu dituen neurriak laburbilduz bideoa grabatu du Izaro Elorza alkateak

2020/03/31
Card image cap
Mezua udaleko web atarian zintzilikatu eta sare sozialen bidez zabaldu zen atzo arratsaldean

  Bizi dugun alarma egoeran osasun, zaintza nahiz ekonomia babes eta laguntzarako udalak martxan jarri dituen neurrien berri ematen da Izaro Elorza alkateak grabatutako bideo mezuan. Laguntza behar duten herritarren eskaerei aurre egiteko sortu den boluntario sareaz eta autonomo eta mikroenpresei zuzendutako informazio eta aholkularitza zerbitzuaz argibideak ematen dira. Etxean indarkeria pairatzeko arriskuan daudenak gogoan, eskura duten laguntza telefonoa ere aipatzen da alkatearen mezuan. Era berean, konfinamendu egoera honetan senitarteko edo hurbileko lagunen bat galdu duten herritarrak gogora ekarri ditu Elorzak, doluminak eta elkartasuna adieraziz.

  Etxean egotea tokatzen zaigun garai honetan, etxekoekin lasai egoteko aprobetxatu dezagula dio Izaro Elorzak. Ia lau minutu eta erdiko iraupena duen grabazioa animo mezuaz amaitzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!