Covid-19 birusari aurre egiteko Maker komunitatea Oñatira iritsi da
Covid-19 birusaren kontra babesteko EPI biserak eta gaixoentzako arnasgailu mekanikorako piezak egiten ari da Euskadiko Maker komunitatea 3Dko inprimagailuez baliatuta. Oñatin bada 3D inprimagailua izan eta Maker komunitate horretako kiderik. Udal arduradunekin harremanetan jarri zen, laguntzeko gertu legokeela adieraziz. Udalak beharrezkoa den materiala eskuratzeko tramiteei ekin die. Birziklatutako PLA filamentuko materiala erosiko du udalak, proiektuan parte hartu nahi duten oñatiarren esku jarriz.
3D inprimagailua izan eta proiektuan parte hartu nahi dutenei udalarekin harremanetan jartzea eskatzen zaie: 688 886 519 telefonora deituz edo mezua saretuz@onati.eus helbidera bidaliz.
Euskadiko Maker komunitateko kideek egindako hainbat EPI bisera ospitale ezberdinetara eramaten ari dira, erizain eta medikuek beraien burua babesteko aukera izan dezaten. 3D inprimagailuen bitartez arnasgailu mekanikoetarako piezak ere egin daitezke baina kasu honetan, prototipoak, balidatze prozesuan daude, erabili aurretik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!