Caritasekin akordioa lortuta, Bidebarrieta kaleko edukiontzi solidarioa berriro ireki da
Baina itxiera lauzpabost egunekoa bakarrik izan da eta asteburu-zubiarekin bat egin du gainera. Bitarte horretan, Argentinarako elkartasun taldeak, Oñati eta Arrasateko Caritas taldeetako arduradunekin akordioa erdietsi baitu. Horren arabera, Oñatiko taldeek bideratu ezin duten arropa eta oinetakoak Arrasateko Caritasek jasoko ditu. Hala, pasa den astearen hondarrean jada, HERMANSOLOÑAkoen lokalean zegoen material ugari Arrasatera eraman zen eta lekua eginda, lokal aurrealdeko edukiontzi zuria berriro ireki dute.
Argentinarako elkartasun taldekoek, edukiontziaren kudeaketaz arduratzen jarraituko dute aurrerantzean, eta bertan utzitako materialaren lehen sailkapena egingo dute. Argentinara, Kubara edo Oñatiko Caritasera bideratu ezin dena, Arrasateko Caritasen esku utziko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!