Candido Izagirrek osatu zuen Arantzazu eta Oñatiko hiztegia, udaleko web-orrian ikusgai dago.

2013/02/04
Hiztegia, paperean, agortuta dago aspalditik.

  Candido Izagirreren “vocabulario vasco de Aranzazu-Oñati y zonas colindantes” deritzon hiztegia, 1970ean argitaratu zen Julio de Urkijo urtekarian. Aita Villasanteren hitzaurrea daraman lan hau, agortuta dago. Agortuta, paperean. Baina Euskaltzaindiak, dokumentua digitalizatu zuen eta horrekiko lotura prestatu da udaleko web-orritik.

  Candido Izagirrek Arantzazu eta inguruko hiztegi hau osatzeko, auzotarrekin egindako elkarrizketetan oinarritu zen, momentuan bizirik zegoen hizkera eta hitzak bildu zituen. Baina haratago joan zen eta hiztegiaren lehen atalean, Arantzazu eta Oñatiko hizkeraren ezaugarri eta bereizgarriak identifikatu eta zerrendatu zituen.
Lan aberats hau sarean dago. Orain, eta Oñatiko udaleko web orritik lotura zuzena egin zaio euskaltegiko “argitalpenak” sailetik.

  Nahi duenak beraz, www.oinati.net atarian Euskara klikatu eta bertatik euskaltegiko “argitalpenak”-era sartuta Candido Izagirreren Arantzazu eta Oñatiko hiztegia kontsultatzeko aukera dauka.    

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!