"Bularretik mintzora" egitasmoaren baitan irakurketa klub berria eratzen ari dira haur liburutegian

2017/10/11
Card image cap
Guraso/hezitzaileak eta haurrak elkarrekin ipuin irakurketa-kontaketa saioak egingo dituzte, aditu batek gidatuta

  Hiru saio egingo dira guztira: azaroaren 8, 15 eta 22an. Saioak, haur liburutegian egingo dira 17:30tan. 

  Irakurketa kluba, 4 eta 6 urte bitarteko haurrei eta hauen guraso edo hezitzaileei zuzenduta dagoen tailer berezia da. Saioetan gurasoek eta haurrek elkarrekin irakurriko dute, dinamizatzaile baten laguntzaz. Aukera ezin hobea, beraz, umeekin batera irakurketaz gozatzeko. Irakurketa klubeko saioak mugatuak dira eta gehienez 15 bikotek, haur eta helduk, parte hartu ahal izango dute aurten. Dagoeneko 12k izena eman dutela adierazi digute liburutegiko arduradunek.

  Udal liburutegian 2009an hasi ziren irakurketa klubaren esperientzia honekin. Hasieratik arrakastatsua izan zen eta taldeak oso goiz osatzen dira urtero. Egitasmoa, haurrak eta helduak elkarrekin irakurtzen eta kontu kontatzen biltzean datza, esan bezala, hartarako giro goxo eta egokia sortuz. Bide batez, kalitatezko euskal biografia ezagutzeko aukera eskaintzen zaie helduei.

  Informazio gehiagorako edota izena emateko haur liburutegira joan behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!