Oñatiko udala

Bularra ematearen onurak gogoratu eta praktika sustatzeko ekintzak antolatu dituzte Debagoienako osasun arduradunek

2018/10/02
Card image cap
Aretxabaletan osatu den horma irudia eskualdeko herrietan erakutsiko da

  Urriko lehenengo astea, Bularra Ematearen Astea da Europa mailan. Debagoienean ere ospatuko da Erakunde Sanitario Integratuak antolatuta. Amak bularra ematea – 0 km-ko elikadura lelopean amak bularra ematera animatu nahi dira, haurrentzat eta amentzat oso onuragarria dela gogoraraziz.

  Aste honetako ekitaldi nagusia Aretxabaletan egin da gaur, edoskitzearen inguruko argazkiak batu dituen horma irudia osatu baita. Goizean, edoskitze tailerreko amak hasi dira panela irudikatzen eta arratsaldean, edonori zabaldu zaio parte hartzeko aukera. Ekitaldiaren amaieran askari edo merienda osasungarria eskaini da Aretxabaletako Osasun zentroaren alboan dagoen Kukumiku gunean, hau da, edoskitze-tailerra eskaintzen den tokian.

  Aretxabaletan osatu den argazki bilduma hori Debagoienako osasun zentroetan eta ospitalean erakutsiko da datozen asteotan. Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako osasun etxeak pasa ondoren, Oñatira ekarriko da horma irudia eta anbulatorioan ikusgai jarriko da urriaren 23tik 29ra.Ekitaldiaren xedea, edoskitzearen onurak gogorarazi eta azaltzea da, onurak bai haurrentzat eta baita amentzat ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!