Bonoak.eus aplikazioari garapen eta funtzionalitate berriak ezartzea eskatu du Udalak

2021/07/19
Card image cap
Aplikazioa sortu zuen Magnet enpresa kontratatu da hobekuntzak egiteko

  Udazkenean bono kanpaina berria egin asmo du Udalak, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean kontsumoa sustatzeko helburuz. Baina aurrez, Magnet kooperatibak iaz sortu zuen web plataforma hobetu egin nahi du; garapen eta funtzionalitate berriak ezarriko zaizkio.

  Oinarrian bi izango dira bonoak.eus web plataforman egingo diren hobekuntzak: alde batetik, saltoki bakoitzaren ordainketa pasabidea konfiguratuko da, bonoen ordainketak zuzenean saltokiei bideratzeko eta ez udalaren bitartez, aurrekoan egin zen bezala; bestetik, etorkizuneko bonu kanpainen justifikazio prozesuaren jarraipena ahalik eta gehien automatizatu eta digitalizatuko da. Magnet enpresak funtzionalitate berri horiek garatzeko 5.760 euroko aurrekontua aurkeztu zion Udalari, lanak, 70 ordu inguru eskatuko zituela kalkulatuta.
Aurrekontua alkate dekretuz onartu zen.

  Udalak bono kanpaina berria egin asmo du, kontsumoa herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean sustatzen jarraitzeko. Data konkreturik ez da zehaztu baina udazken aldean izango dela aurreratu zen, erosteko orduan, nire lehen aukera, Oñati kanpainaren aurkezpenean, bereziki gazteei zuzendutako sentsibilizazio kanpainaren aurkezpenean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!