Bonbon Beltz konpaniaren “Harriminak” antzezlana otsailaren 25ean estreinatuko da Santa Ana aretoan

2022/01/13
Card image cap
Bonbon beltz taldeko Dominika Rekalt eta Josuna Gosotegui Santa Ana aretoan
Geuretik Sortuak ekimenaren baitan iparraldeko taldeak egonaldi artistikoa bete du gurean

  Hori da Udalbiltzak sustatu eta antolatutako Geuretik Sortuak beken helburua, euskal kultur proiektuak sortzeko diru eta espazio baliabideak eskaini eta landutakoa erakusteko eszenatokiak jartzea. Oñatik, zuberotarren sorkuntza berria, Harriminak, babestu du eta estreinaldia ere herrian, Santa Ana aretoan izango da otsailaren 25ean. Harriminak obran Dominika Rekalt eta Josune Gorosteguik harrien eta herrien minei buruz berba egingo digute.

  Era berean, Geuretik Sortuak ekimenak emanaldietako zirkuitu berria eskaintzen die sortzaileei eta horren haritik, martxoan, beste lau antzezlan ikusi ahal izango ditugu Santa Ana aretoan: asteburuan Bergaran estreinatuko den Oier Zuñigaren Eresia, eta bihar Atarrabian taularatuko den Metrokoadroka sormen laborategiaren Bidaide eta datozen asteetan Tanttaka teatroak estreinatuko duen Sexberdinak eta Lore More antzerki taldearen Trapu Zikinak antzezlanak. Horiek, martxoko lau domeketan eskainiko dira gurean.

  Baina urteko lehen aste hauetan antzezlan gehiago ikusteko aukera izango dugu herrian. Datorren astean, hilaren 23an eta publiko gaztetxoari zuzenduta Glu glu taldearen Perez Sagutxoa antzezlana izango da Santa Ana aretoan. Ikuskizun honetarako sarrerak dagoeneko salgai jarri dira ohiko bideetatik, lau eurotan. Urtarrilaren 30ean, bihar Arriaga antzokian Tanttaka taldeak estreinatuko duen Semea pixka bat motelago dabil soilik lana ikusi ahal izango dugu eta otsailaren 7an berriz, Altsasu, La dramatica errante taldearen eskutik.

  Antzerki zaleak zorteko daude gurean, lehen hiruhilekorako kultur programazioa antzezlanez beteta dator eta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!