Oñatiko udala

Bizikletaren erabilera egokia bultzatzeko osatu duen bideoa sarean zintzilikatuko du Txirrinkak

2015/07/23
Card image cap
Ikastetxeetara eta eskatzen duten elkarteetara ere banatuko da

  Ahalik eta zabalkunde handiena eman nahi diote Txirrinka taldeko kideek atzo aurkeztu zuten bideoari. Denon onerako bizikleta izenburua duen ikus entzunezkoa, Bernat Alberdik eta Ander Monederok egin dute. Bideoak  zazpi minutuko iraupena du eta bizikletan modu egokian ibiltzeko gomendioak ematen ditu, bai errepidean, bai  bidegorrian eta baita oinezkoentzako diren kaleetan ere. Helburua, bizikleten erabilera bultzatu baina oinezko, motordun ibilgailu eta bizikleten arteko elkarbizitza egokia lortzea baita Txirrinkako ordezkarien esanetan.

  Biribilguneetan nola zirkulatu, zebra bideetan edo stop seinalearen aurrean  zer egin, bidegorrian zelan jokatu, gauez zirkulatzeko oinarriak, oinezko guneetan bizikletan nola ibili eta bizikleta bera egoera onean dagoela egiaztatzeko aholkuak ematen dira zazpi minutuko bideoan.

  Txirrinkak Udalaren laguntza izan du ikusentzunezkoa egin ahal izateko eta orain, herritarrei zabaldu asmo dute youtubera igoz. Ikastetxeetara eta eskatzen dieten elkarteetara ere banatu asmo dute.

  Bideoan, egunerokoan izaten diren kasuistika ohikoenak jasotzen saiatu direla esan zuten atzoko aurkezpenekoan, baina bertaratu ziren herritarrek aipatutako beste hainbat arazo kanpoan geratu direla ikusita, egunen batean, bideo osagarri bat egiteko aukera izango litzatekeela esan zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!