Oñatiko udala

Bizikletan zihoan gaztetxo bat harrapatu eta ihes egin zuen auto gidariak positibo eman zuen

2020/05/28
Card image cap
Istripua atzo arratsaldean gertatu zen Zazpibidetako bidegurutzean

  Istripua atzo, 18:00ak inguruan gertatu zen, Txaketua ondoko bidegurutzean. Auto batek bizikletan zihoan 15 urteko neskatila kolpatu eta ihesi egin zuen. Lekukoek udaltzaingora deitu zuten gertatutakoaren berri emateko eta ihes egin zuen autoaren matrikula ere jakinarazi zieten udaltzainei.

  Minutu gutxira autoa jabearen etxe inguruan aparkatuta topatu  zuten eta gidaria berriz, etxean. Alkoholemia froga egin zioten eta positibo eman zuela ikusita Ertzaintzari deitu zioten etilimetro ofiziala eskatu eta epaitegirako balioa lukeen alkoholemia froga berriro egiteko. Bigarren aldiz positiboa eman zuelarik, bide segurtasunaren kontrako delitua leporatu zion udaltzaingoak. Datuak hartu eta atestatu lanak bete ondoren auto gidaria libre utzi zuten, epaiketaren zain.

  Bitartean, kolpea jaso zuen neskatila Debagoieneko ospitalera eraman zuten azterketa egitera. Ez zirudien larritasunik zuenik kolpearen eraginez minduta zegoen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!