Bixente Atxa oñatiarra Mondragon Unibertsitateko errektore izango da beste lau urtez
Kontseiluko lehendakariaren txostena eta proposamena entzun eta gero, aho batez onartu du Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak Bixente Atxa Unibertsitateko errektore izendatzea berriro. Hirugarren agintaldiari ekingo dio, beraz, oñatiarrak, 2015eko urtarrilean hautatu baitzuten lehenengoz kargu horretarako. Berrautapen-prozesuan parte hartu dute Mondragon Unibertsitateko fakultateetako kontseilu errektoreetako lehendakari eta ordezkariek, eta unibertsitatean parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako ordezkariek.
Atxak 57 urte ditu eta zortzi urte eman ditu Mondragon Unibertsitatea zuzentzen. Aurretiaz, eta zortzi urtez, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen. Bixente Atxa elektronikako goi mailako ingeniaria da eta Erresuma Batuko Staffordshire University-n, elektronika eta komunikazioko doktore da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!