Oñatiko udala

Birmoldatu egin da DG04 Arrasate-Oñati-Zumarraga autobus linea

2021/12/23
Card image cap
Postetxe aurrealdean geratuko da bakarrik baina herri barruko autobusa hartu ahal izango da doan

  Udana ixtearen ondorioz aldatu egin zen DG04 Arrasate-Oñati-Zumarraga autobus lineako ibilbidea eta Deskargan barrena bideratzen hasi zen. Orain, moldaketa berria egin da, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez. Errepidea berriro ireki arte, DG04 lineak eragina izango du Oñatitik igarotzean, eta, beraz, Arrasatera doazen Zumarragako autobusek Postetxean izango dute geldialdi bakarra udalerrian.

  Zumarraga > Arrasate ibilbidean DG04 linea erabiltzen dutenek, ibilbidea Oñatitik jarraitu behar badute, herri barruko autobusa hartu ahal izango dute Postetxean, inolako kosturik gabe; edo, bestela, gidariari jakinarazi beharko diote Zumarragan edo Legazpin DG04 lineako autobusera sartzean, jatorria Arrasaten duen DG04 lineako autobusera Postetxeko geltokian sartzeko doako txartela eman diezaien. Olakuatik Arrasatera joan behar duten bidaiariek DG04 linea erabili ahal izango dute Zumarragarako bidean, eta DG05 edo DG11 lineetara aldatu ahal izango dute San Prudentzion.

  Informazio gehiago nahi izanez gero, www.lurraldebus.eus helbidean kontsultatu daiteke edo, bestela, deitu doako telefono honetara 8:00etatik 20:00etara: 900 300 340.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!