Bildu udal taldeak, Oñatiko EAJko kideei eta batzokiaren erasoan kaltetu ziren herritarrei elkartasuna adieraziz prentsa oharra kaleratu du.
Bilduko udal taldeak, Gernikako Akordioan jasotakoa bere eginez, inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea exijitzen du prentsara zabaldu duen oharrean.
Astearte gauean Batzokiaren kontra egin zen ekintza, herri honetan zabaldu den garai politiko berria oztopatzea helburu duten ekintzen baitan kokatzen ditu Bilduk eta halakoekin behin betikoz amaitu behar dela adierazten du.
Hala, Bildu Udal Taldeak publikoki elkartasuna adierazten die erasoan kaltetuak izan ziren herritarrei eta Oñatiko Euzko Alderdi Jeltzaleko kideei.
Era berean, Udal Taldeak eragile guztiei, eta gizarteari oro har, garai berria oztopatzen duten asteartekoa bezalako gertaeren aurrean konpromiso aktiboak har ditzaten eskatzen die.
Bildu Udal Taldea bere aldetik, gatazkaren irtenbidea sustatzeko, dagokion jarduera instituzionalean urratsak emateko konpromisoan berresten da.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!