Bihar martxan jarriko da berriro Gaztelekuko Sotoaren zerbitzua

2021/10/21
Card image cap
Modu murriztuan erabilgarri egon da azken urtean, hitzordua eskatuta eta talde txikitan

  Covid-19aren bilakaeraren ondorioz eman den babes neurrien malgutzeak ekarri du Gaztelekuko Sotoaren zerbitzua martxan jartzea. Bihartik aurrera normaltasunez erabili ahal izango da berriro. Hau da, asteartetik igandera 17:00etatik 19:45tara libre erabiltzeko aukera izango da, aurrez hitzordua eskatu gabe eta erabiltzaile kopurua mugatu gabe.

  Sotoa 0-7 urte bitarteko haurrei eta guraso eta zaintzaileei zuzendutako zerbitzua da, haurrak, uneoro arduradun batek lagunduta egon behar baitira. Jolasteko propio hornituta dagoen espazio librea da. Haurren adin tartera egokituta 0-2 eta 3-7 urte arteko haurren beharretarako hornitu zen, orain urte batzuk dela, eta boulder txiki bat ere muntatu zen. Jolas libreko espazioa bada ere oinarrizko erabilera arau batzuk ditu Sotoak, eta haurrekin dauden arduradunen erantzukizuna da bertako arauak bete eta betearaztea.Egun indarrean dauden osasun neurriak ere bete beharko dira, alegia, 6 urtetik gorako haurrek zein helduek maskara jantzita eduki beharko dute uneoro.

  Bihartik aurrera Gaztelekuko Sotoaren zerbitzua berriro martxan izango da baina arratsaldez bakarrik, oraingoz, asteartetik domekara 17:00etatik 19.45etara. Pandemia aurretik goizez ere ireki ohi zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!