Bihar goizean egingo da Mikel Biain Zangitu apaizaren aldeko hileta elizkizuna
Istripua atzo goizean, 9:50tan gertatu zen A-15ean, Nafarroako Itza udalerrian, Donostiako norabidean. Biainek gidatzen zuen autoak errepidearen alde batera geldituta zegoen zisterna-kamioia jo zuen. Guardia zibilaren arabera, kamioia, matxuratuta, bazterbidean zegoen. Mikel Biain apaiza bertan hil zen.
Mikel Biain Zangituren gorpua gaur arratsaldean ekarriko dute Oñatira eta hileta elizkizuna berriz, bihar, 11:00tan egingo da Mikel Goiaingeruaren Parrokian. Elizkizunean Jose Inazio Munilla gotzainak eta Biain ezagutu zuten beste hainbat apaizek parte hartuko dute. Munillak Mikel Biain aspalditik ezagutzen zuen eta atzo, berria jaso bezain pronto, Oñatira etorri zen familiarekin egotera.
Mikel Biain Zangituk 43 urte zituen. 2000. urtean apaiztu zen eta 2016ko urritik Zumaiako parrokoa zen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!