Bihar eta etzi, kiroldegi aurrealdeko aparkalekuan ezin izango da autorik utzi.
2012/10/04
Ordezko gisa, lurrazpiko parking publikoa erabiltzea gomendatzen du udaltzaingoak. Bertako hesia zabalik dago eta doan da.
Asteburuan kiroldegian izango diren ekitaldietarako materiala ekarri eta prestaketa lanak egin ahal izateko, Zubikoa aurrealdeko aparkalekuak libre utzi beharko dira bihar eta etzi.
Bihar, zapatuko herri bazkarirako mahaiak, aulkiak eta bestelako materiala ekarri eta deskargatzeaz gain, Soinuberbak jaialdiko muntaia ere egin behar da. Kamioi handiak ibiliko dira atzera eta aurrera eta hauek kiroldegi parean lekua izan dezaten, Kiroldegi aurrealdeko aparkalekua ixtea erabaki du udaltzaingoak. Bihar bezala, etzi ere, herri bazkarirako janaria ekarriko duten kamioiek lekua izan dezaten, kiroldegi aurrealdeko aparkaleku hori erreserbatu egingo da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!