Oñatiko udala

Bihar amaitzen da informatika laguntzailea lanpostura aurkezteko epea

2019/07/03
Card image cap
Udalak, aldi baterako bete nahi du informatika laguntzaile lanpostua

   Orain aste batzuk hutsik geratu zen informatika laguntzaile lanpostua, eta egun informatika arloak duen garrantzia kontutan hartuta, plaza ahalik eta azkarren betetzeko premia du udalak. Horregatik, lanpostua behin behineko izaeraz osatzeko oposizio-lehiaketa egitea erabaki da. Hautaketa prozesura aurkezteko epea bihar amaitzen da, 15:30tan, eta orain arte bi hautagairen eskaerak jaso dira udal bulegoetan.

  Informatika laguntzaile lanpostura aurkeztu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: goi mailako batxilergoa, lanbide heziketa II informatika arloan edo pareko titulazioa izatea, eta euskarari dagokionean, 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila egiaztatuta izatea. Eskaerak, udaletxeko HAZ bulegoetan aurkeztu behar dira bihar 15:30ak bitartean. Eskaera orriarekin batera, nortasun agiriaren fotokopia, eskatzen diren euskara maila eta formazio akademikoaren agirien kopiak eta adierazten den lan esperientzia eta formazio osagarria egiaztatuko duten agirien kopiak presentatu beharko dira.

  Lan eskarmentua eta prestakuntza osagarria lehiaketa fasean baloratuko dira. Aurrez, oposizioaldian, ariketa teoriko-praktikoa gainditu beharko da.

  Kontratatuko den informatika laguntzailearen ardura nagusia udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean horiei aurre konponbidea ematen saiatzea da. Horretan, zerbitzu buruari lagunduko dio. Langile berriaren eginkizun nagusiak ere zerrendatu dira lanposturako deialdian. Hara nola, erabiltzaileen kontsulta eta erreklamazioak erantzun beharko ditu, diagnosia eta hardware nahiz softwaretako gorabeherak konpondu eta erabiltzeei aplikazioetan lagunduz; erabiltzaileentzat beharrezkoak eta egokiak aurre ikusten diren formazio saioak prestatu eta antolatu beharko ditu;  informazioaren segurtasunari dagozkion neurriak hartu beharko ditu; teknika berrietan, tresna informatikoetan, ekipoetan eta abar eguneratuta egon beharko du; sistema eragileak nahiz hauen datu baseak kudeatu eta mantendu beharko ditu eta intranetaren funtzionamendu egokia bermatu eta mantentze teknikoaz arduratu beharko da, besteak beste.

  Behin behineko izaeraz beteko den informatika laguntzaile lanpostu honi eta hautaketa prozesuari dagozkion oinarriak udaleko web atarian ikusgai daude.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!