Oñatiko udala

Bihar amaitzen da botoa posta bidez eman ahal izateko eskaera-epea

2016/09/14
Card image cap
Posta bulegoan, 200nen bat eskaera jaso dituzte

  Ohiko kopurua da hori. Pasa den ekainaren 26an egin ziren hauteskunde orokorretarako 400nen bat eskaera jaso zituzten Oñatiko postetxean, baina ez da normalena. Orduan, eta San Juanak tarteko, jende askok opor eguna batzuk hartu zituen eta botoa emateko aukera, posta bidez ziurtatu zuen. Oraingoan, eta Oñatin jai bezperetan egonik, hautesle gehienak herrian egongo dira. Baina beti izaten da osasun, ikasketa edo lan kontuengatik botoa zuzenean ematerik ez duenak. Horiek, botoa postaz, korreoz emateko aukera dute. Horretarako, eskaera, estatuko edozein posta bulegotan egin liteke. Oñatiko bulegoan esan bezala, ohikoa den kopurutan ari dira lanean, 200 eskaeren bueltan. Banaka batzuk gehiago jasotzea espero dute bihar amaitzen baita eskaerak egiteko epea. Bulegoa, 14.30tan itxiko da baina eskaerak biharko zerbitzuan irten daitezen, 14.00ak baino lehen tramitatzea gomendatzen dute postetxeko arduradunek. Botoa postaz eskatu ahal izateko, NANrekin, karnetarekin joan behar da. EAJ eta EH Bildu ere ari dira tramitazio horretan laguntzen. Jeltzaleak Batzokian egoten dira11.30tatik 12.30etara eta 18.00tatik 19.00tara. Argibideren bat nahi duenak, honako telefono zenbakira deitu dezake: 943.780117. EH Bildukoak berriz, Bidebarrietako Euskaldun berria aretoan egongo dira gaur, eta bihar Arrano tabernan. Ordutegia, 10.00tatik 13.00ak arte eta 18.00tatik 20.30etara.

  Posta bidezko botoaren tramitatuta, Hauteskunde Juntak igorritako dokumentazioa jasoko da eskatzaileak adierazitako helbidean. Dokumentazio horretan, hauteskundeetara aurkezten diren alderdi eta aukera guztien papeletak, eta botoa postaz nola eman behar denaz azalpenak ematen dira. Hasi dira dagoeneko lehen dokumentazio sobreak Oñatira iristen.

  Hauteskundeekin erlazionatuta, postarien hurrengo lana, gordelariarena izango da. Postaz iristen diren boto guzti horiek hauteskunde egunera arte gordeko baitituzte. Irailaren 25ean, hauteskunde kolegioak irekita, mahaiz mahai joango dira bakoitzean erroldatuta dauden hautesleen boto horiek banatzen. Eta bitartean, postariek, hauteskunde-propaganda pertsonalizatua eta orokorra ere banatzen ari dira. Azken urtebetea bereziki kargatua etorri da postetxeetan diharduten langileentzat, Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak urtebeteko epean izango diren hirugarrenak baitira, eta ikusteke dago laugarrenak egin beharko ote diren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!