BIDEOKLIKA, Korrikako bideo-lehiaketa antolatu du Debagoieneko AEK-k
                        2019/02/05
                    
                     
                                            Saria, eskualdeko tarteren batean lekukoa eramatea izango da
                                        21. Korrikaren abestia oinarri hartuta koreografia bat egin eta horixe grabatzean datza BIDEOKLIKA bideo-lehiaketa. Ikus-entzunezkoak minutu bateko iraupena izan beharko du, gutxienez, eta taldeak grabatu beharko da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 21ean amaituko da. Saria, irabazlearen herrian, zati batean, lekukoa eramatea izango da.
Debagoieneko AEK-k antolatu eta abian jarri berri duen bideoklip lehiaketa hau debagoiendarrei zuzenduta dago, saridunak, lekukoa, eskualdeko tarteren batean eramango baitu, esan bezala. Bideoak edo horien youtubeko estekak posta elektronikoz aurkeztu behar dira honako helbidera: bideoklika@gmail.com -era.
Iturria: Oñati Irratia
 
                  Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!
 Oñatiko udala
 Oñatiko udala 
           
                           
                          