Oñatiko udala

Bidebarrieta kaleko bi etxebizitzetan lapurrak sartu ziren atzo goizean

2022/10/19
Card image cap
Dirua, bisuteria bitxiak eta objektu pertsonalak eraman zituztela salatu da

  Behebarru eta solairu bereko ezker-eskuma etxebizitzetan sartu ziren atzo lapurrak, Bidebarrieta kalean. Etxebizitzetako batean ez da inor bizi eta bestean ere ez zegoen inor, bizilagunak lanean ari zirelako. Arratsaldeko lehen orduan, lanetik bueltatzean ohartu ziren sarraila apurtuta etxeko atea zabalik zegoenaz eta Udaltzaingora deitu zuten berehala. Handik abisua Ertzaintzan eman zen hatz-markak eta bestelako frogak jaso ahal izateko. Kasu horietan garrantzitsua da etxera sartu gabe abisua ematea, frogak ukitu eta ezabatu gabe mantentzeko. Aldi berean, hutsik dagoen etxebizitzaren jabeari abisua eman zitzaion, ezer falta ote zuen ikus zezan.

  Ertzaintzak hartu du lapurreten ikerketa bere gain eta salaketak ere bertatik bideratzen ari dira. Dirua, bisuteria bitxiak eta objektu pertsonalak eraman zituztela salatu da.

  Pasa den asteburuan Gaztetxean sartu ziren lapurrak eta Santa Marinako Pakita altzari-dendan saiatu zirela adierazi dizuegu astean. Baina aste asko ziren Oñatin eta etxe partikularretan lapurrak sartu zireneko salaketarik jartzen ez zela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!