Oñatiko udala

Bidebarrieta kalea itxi egingo da astelehenean, kiroldegi inguruan asfaltatze lanak egiteko

2021/06/18
Card image cap
8:00tan itxiko da Zurrust taberna eta anbulatorio aldameneko errotonda arteko errepide zatia

  Kiroldegiko lanak amaitzeko puntuan daude baina, instalazioak guztiz ireki aurretik, inguruko errepidea asfaltatuko da; Gipuzkoako Urak enpresak ur hartune berri bat egiteko ireki zuen errepide zatia eta obretarako materiala gordetzeko erabili den aparkalekua asfaltatuko dira, astelehen goizean. Ondorioz, Bidebarrieta kalea trafikorako itxiko da Zurrust taberna paretik osasun zentroaren aldameneko errotondarainoko tartean. Errepide zatiaren itxiera 8:00tatik lanak amaitu arte luzatuko da.

  Baina beste asfaltatze lan batzuk ere aurreikusten dira datorren astean gurean, astearte edo asteazkenean. Gipuzkoako Urak enpresak herriko ur hornidura sarea hobetzeko hainbat lan egin ditu azken hilabeteotan eta lanak amaituta, gune ezberdinen asfaltatzea egingo du datorren astean. Eguna guztiz zehaztu gabe dago oraindik, astearte edo asteazkenean izango da, baina guneak definituta daude: Lope Agirre kalea eta Portu taberna ingurua, Moiua kaleko gune bat eta Aita Madina kalea. Trafikoan ez dute aparteko eraginik izango asfaltatze lan hauek, eta izatekotan, Aita Madina kalekoek, akaso, aparkaleku batzuk kendu beharko baitira. Baina hori guztia datorren astea hasieran zehaztu eta jakinaraziko da.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!