Bidebarrieta III transformazio zentroa berritzeko lanak egingo dira asteartetik asteazkenerako gauean
Oñargik argindar azpiegiturak hobetu eta modernizatzeko ahaleginean jarraitzen du. Helburu horrekin egingo dira Bidebarrieta III transformazio zentroko lanak. Maniobrarako ekipoak aldatuko dira eta telemandoko gelatxo edo zelda berriak instalatuko dira.
Bidebarrieta kalearen amaieran, saihesbiderako pasabidearen azpian dagoen transformazio zentroa da Bidebarrieta III izenez ezagutzen dena. Bertan egin beharreko berritze lanak azaroaren 13tik 14rako gauean egingo dira, 00:00tik 07:00ak bitartean. Lanak egin bitartean argindar hornidura eten egingo da, baina herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragite aldera, gauez egingo da, esan bezala.
Inguruko kale eta auzoetako zenbait etxeri, eraikinei eragingo die astearte gaueko argi mozketak: Berezao auzoa 2 eta 3; Lezesarri auzoa 2, 3 eta 4; Arantzazuko ama kalea 12, 16, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 26, 27; Auzabarri kale osoa; Bidebarrieta 20, 21, 22, 24, 26, 28, 30 eta 32; Errementari plaza 5, 6, 7; M. Aozaratza kalea 10, 14, 15, 18, 20, 25 eta 27; eta Roke Azkune kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. Gainera, Arantzazuko ama eta Roke Azkune kaleetan argiteria publikoa ere itzaliko da.
Argi mozketak eragingo duen bebarru eta etxeetako buzoietara jakinarazpen orriak banatuko dira gaur-bihar artean. Okerrik gertatu ez dadin aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.
Asteartetik asteazkeneko gauean egingo den argi mozketak 7 orduko iraupena izango duela iragarri arren, litekeena da lanak lehenago bukatzea. Hala bada, argindarra ere lehenago konektatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!