Bidaurretako ostatuko fatxadako bi farolak aldatu dira

Aldaketa atzo arratsaldean egin zen. Bidaurretako ostatuko fatxadan zeuden bi farola zaharrak kendu, eta itsuraz antzekoak diren farola berriak jarri ziren, garai bateko estetika gordeaz eta eraikinaren balio historiko-artistikoa zainduz. Bidaurretan jarri diren farola eredu horren modukoak herriko beste leku batzuetan ere jarri dira lehenago, Ramon Irizarreko parkearen pareko etxean ere halako lau jarrita daude.
Antigualeko itsura izanagatik, Bidaurretako ostatuan jarri diren bi farolek LED teknologia dute, inguruan berritu diren beste luminarien antzera. Izan ere, atzoko lanak, kale argiteria hobetzeko egin diren beste batzuen osagarri baitira. Uztailean, Bidaurretako Monasteriotik Olakuako urmaelerainoko argiak aldatu ziren. Konkretuki, 10 luminarien bloke optikoak aldatu ziren eta led motako luminariak jarri ziren.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!