Bidaurreta, Euskadi Etorbidea eta Kurtzebideko zebrabideak argiztatzeko lanak egiten ari dira

2020/07/22
Card image cap
Altuera ezberdineko 18 farola jarri dira

  Euskadi etorbideko argiteria berritzeko lanen baitan inguruko zebrabideak argiztatzea erabaki zuen Udalak, herritarrek hala eskatuta. Nagusiki Bidaurretako errotonda inguruko zebrabideak argiztatu dira baina ez horiek bakarrik, baita Euskadi Etorbidea, Lazarraga eta Kurtzebide kalekoak ere.

  Guztira altuera ezberdineko 18 farola jarri dira; 9 metrotik eremu zabala argiztatzen duten 4 farola eta zebrabideen alboetan 4 metroko 11 farola. Halako beste 3 ere jarri dira Euskadi etorbideko lorategietan. Guztiak LED sistemako argiak dira.

  Farolak jartzeko lanak eta obra zibila udal brigadako langileek egin dute baina argindar instalazioa egiteko kanpoko enpresa batera jo da, lan bolumen handia delako eta ez luzatzeko. Farola guztiak uztaila amaierarako erabilgarri egotea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!