Oñatiko udala

Bidali dira "Bertakoak" guneetan aparkatzeko txartel berriak

2022/12/20
Card image cap
Postaz bidali dira datorren urterako onartutako 171 txartelak

  Urtarrilaren 1etik aurrera herriko 171 ibilgailuk izango dute bertakoentzako gordetako guneetan aparkatzeko txartel-pegatina. Kale Zaharra ingurua hartzen duen 5. gunean, 65ek, eta Bidebarrieta inguruko 6.ean, 106k. 2023 urtea agerian duten txartelak ohiko postaz bidali ziren atzo.

  Aurten erabilgarri dauden aparkatze txartelekiko gehikuntza txiki bat izan da, bi gehiago Bidebarrieta inguruko guneetan erabiltzeko; 13 alta eta 9 baja tramitatu baitziren hartarako eman zen epean eta gutxi batzuk, baimendutako autoaren matrikula aldatzea ere eskatu dute. Datu guztiak egiaztatu eta eguneratu ondoren egin zen 2023ko txartel-pegatinen eskaera eta jaso bezain pronto bidali dira, posta arruntez.

  Txartel-pegatina berriak jasota, autoan, leku agerian jarri beharko dira urtarrilaren 1erako. Bertakoak aparkatze txartelari dagokion urteko kuota berriz, 53,66 euro, otsailaren 6an kargatuko zaie udaletxean emanda duten kontu korrontean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!