Oñatiko udala

Bi mozio eta adierazpen instituzional bat aztertuko dira arratsaldeko Osoko Bilkuran

2015/11/26
Card image cap
Guztira, 21 puntuko lan zerrenda osatu da

  Mozioak Parisko gertaerak eta datorren ostegunean ospatuko den Euskararen Egunaren ingurukoak dira. Biak, EH Bilduk aurkeztutakoak. Adierazpen instituzionala berriz, atzoko egunaren harira osatutakoa da, alegia, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira osatutakoa. Gai honekin erlazionatuta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko BERDINSAREAn sartzeko hitzarmena eta Europako Gutuna sinatzea ere proposatuko dela arratsaldeko bileran.

  AGITAX, Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak aurkeztutako eskaera edota gazteen aisialdirako lokalak arautzeko udal ordenantzaren aldaketa ere aztergai izango da Udalbatzaren hileko bileran.

  Udalean, ikuskatzaile izeneko lanpostua sortzeko alkate dekretuaren berri emango zaie bestalde, Udal ordezkariei. Oñatiko bake epailearen eta ordezkoaren izendapen berria egin ahal izateko deialdia zabaltzea proposatuko da eta aurrez, hautagaiek bete beharreko oinarriak aztertu eta onartu beharko dira.

  19.30tan hasiko da azaroko Osoko Bilkura zuzenean eskainiko du Oñati Irratiak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!