Bi mozio aurkeztuko dira gaurko Osoko Bilkuran, Txillardegiren omenezko oroigarri eskaeraren ingurukoa eta Gipuzkoako aberatsenei zergak jaisteari buruzkoa

2018/05/31
Card image cap

  Herritar baten eskariz iritsi da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren omenezko oroigarria jartzeko gaia Osoko Bilkurara. 50 urte betetzen dira aurten euskara batuaren inguruko Euskaltzaindiaren batzarra Arantzazun egin zela. Txillardegi euskara batuaren defendatzaile sutsua izan zen. Amaren aldeko sendia oñatiar jatorrikoa, araoztarra zela kontuan hartuta, Txillardegiren ekarpena gogoraraziko duen oroigarri bat jartzea proposatuko da arratsaldeko Osoko Bilkuran. Alvarez Enparantzaren senitarteko batzuk udaletxeko areto nagusian izango direla aurreratu du EH Bilduk eta herritarrak ere bertaratzera deitu ditu.

  Aipatu gaia mozio gisa aurkeztuko da Osoko Bilkuran baina ez da mozio bakarra izango Gipuzkoako aberatsenei zergak jaisteari buruzkoa era eramango baitu EH Bilduk.

  Beste zazpi gai ere zerrendatu dira arratsaldeko bilerarako, tartean, azken hilabeteetan indarrean izan diren bi zerbitzu esleipen prozesuen ingurukoak. Herribusa edo bidaiaren hiri garraioko zerbitzu publikoaren kudeaketa kontratatzeko prozesuan Cuadra Bus enpresak aurkeztu duen helegitea zertan den azalduko da. Eta San Martin egoitza eta eguneko zentroaren arreta zerbitzuaren esleipenaren berri ere emango da. 2018-2028 eperako Uraren ziklo osoaren kudeaketa kontsortziatua zertan izango den argituko da.

  Osoko Bilkura 19:30tan hasiko da eta Oñati Irratiak zuzenean emango du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!