Bi lagunek gainditu dute Landa Garpena, Auzoak eta Ingurumen alorrerako teknikari lanposturako lehen ariketa

2015/11/17
Card image cap
Azterketa teorikoa berrikusi eta erreklamazioak jartzeko epea hilaren 19an amaituko da

  Atzo goizean egin ziren azterketen emaitzak arratsaldean zehar argitaratu ziren udaleko web orrian eta udaletxeko iragarki taulan.

  Landa garapena, auzoak eta ingurumen alorrerako teknikari lanpostura bost hautagai aurkeztu ziren eta bostek egin zuten lehen azterketa teorikoa, baina bik soilik lortu dute proba gainditzea.  Emaitzak publiko egitearekin batera, erreklamazioetarako epea ireki da. Azterketa berrikusi edo erreklamazioren bat egin nahi duenak, ostegunera arteko epea izango du horretarako.

  Azterketaldia jarraituz, hurrengo proba, ariketa praktikoa izango da. Hautagaiek, lanpostuarekin eta bete beharreko funtzioekin erlazioa duen kasu praktiko bat edo batzuei erantzun beharko diete. Horretarako oinarria,  atzo bezala, lanpostu deialdiarekin batera argitaratu zen gaitegia izango delarik. Oraindik ez da finkatu bigarren azterketa horretako eguna, baina lehenbailehen egin asmo da Udaleko Landa Garapena, Auzoak eta Ingurumen alorra nahikoa hankamotz baitago une honetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!