Oñatiko udala

Bi lagunek eskatu dute bihar Araozko ostatua ezagutzeko bisita egitea

2022/05/12
Card image cap
Ostatuaren ustiaketa hartzeko interesa dutenei zuzendutako bisitak egingo dira bihar eta maiatzaren 18an

  Baina horretarako aurrez hitzordua eskatu behar da udaletxera telefonoz deituz (943 780 411) eta Aitor Gerenabarrena teknikoarekin berba eginda. Araotzeko ostatu berriko instalazioak ikusteko bi bisita egun zehaztu dira, maiatzaren 13an eta maiatzaren 18an, 9:00tatik 12:00tara.

  Araozko ostatuak taberna, jatetxea eta lau apartamentu turistiko ditu eta horien ustiaketaz arduratuko den enpresa edo lan taldea kontratatzeko prozesua abian du Udalak. Ostatuaren ustiaketa hartuko duen enpresak gutxienez bi laguneko lan-taldea aurkeztu beharko duela zehaztu du Udalak eta bezeroekin harreman zuzena izango duten pertsonek euskaraz ulertu eta berba egiteko trebetasuna izan beharko dutela ere bai. Bost urterako ustiapen kontratua egitea da asmoa, beste bost urtez luzatu daitekeelarik. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua berriz, 25.000 eurotan finkatu da. Baina baldintza guztiak, lizitaziorako irizpideak eta baremoak barne, udaleko web atarian, Kontratatzailearen profila izeneko atalean daude ikusgai. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 1ean amaituko da.

  Interesa duten bi lagunek instalazioak ikusteko hitzordua hartu dute biharko baina gehiago ere agertzea espero dute udal arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!